[itzul] autobús lanzadera

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
Ost, Api 18, 09:12:16, CEST 2007


Oro har, "transbordadore" ere erabiltzen da lanzadaerarako (edukiari
gagozkiola, antzeko parezido dira), hala nola transbordadore-zerbitzua,
autobus transbordadorea, autobusen transbordadore-zerbitzua eta abar.
Irakurri eta entzun ditudan aukeren artean, hori egiten zait
identifikagarriena eta arrotzen artean gutxien arrotza, oraingoz behintzat.
Beste zenbait izango da egokiagorik, aukeran

----- Original Message -----
From: "Aristi, Manoli" <maristi.euskara a bildua irun.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, April 18, 2007 8:59 AM
Subject: [itzul] autobús lanzadera



 "Autobús lanzadera" hori euskaraz eman behar dugu. Toki batetik bestera
geldialdirik egin gabe doan autobusa da, baina ez da egunero dabilena,
helburu berezi edo jakin baterako antolatzen dena baizik.
Lagunduko? Inork itzuli al du?

Eskerrik asko.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago