[itzul] Katillu
Asier Sarasua
asarasua a bildua codesyntax.com
Ast, Abu 9, 00:24:00, CEST 2007
> Eibarko adiskideei galdera: ezer esaten al dizue, Eibarko toponimia
> txikian, Kati(l)lu izenak?
"Katillu" Eibarko gaitzizen ezaguna da, aspaldikoa (3-4 belaunaldi,
barrena), herrian errotutakoa eta oso ezaguna. Ez da berez toponimoa,
baina Eibar-Zaldibar mugan daude, besteak beste, Katilluneko etxea,
Katilluneko zubia, Katilluneko kantera... (zuk aipatutako Katilluneko
taberna ez zegoen hor, herrigunean baizik, Calbetón kalean).
> Bigarren tunel horri «Katiluko tunela» izena jarri (nahi) diote
> Aldundiko ingeniariek. Gure zalantza da ea garabi enpresa horren izen
> soilagatik ote den, ala garabi enpresak inguruko toponimo txikiren bat
> bereganatu ote zuen.
Inguru horren izena Kareaga da (toponimia txikia), eta
Eibar-Zaldibar-Ermua muga egiten duen mendia Lindari da.
Bestalde, Eibar-Zaldibar arteko auzunea Olarreaga da.
Tagzanian jarri dizkizut lau puntuak:
http://www.tagzania.com/tag/katillu
Ez daukat eskuetan bide berri horren maparik, baina esango nuke tunela
Lindarin barrena egin behar dutela, eta irteera Olarreaga parean izango
duela. Proiektua Interneten ikusi daiteke?
Eibarko toponimiaren inguruko informazioa, Euskaltzaindiaren txostena eta
mapa:
http://www.egoibarra.com/Egoibarra/Ikerketak/Toponimia
http://eibar.org/blogak/sarasua/images/eibar_toponimia_mapa
Asier Sarasua Aranberri
>
> Eibarko hizkera kontuetan, «Katilluneko taberna» ageri da sarri sarean...
>
> --
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago