[itzul] italianizar

Kixmi sape a bildua euskalerria.org
As, Abu 28, 17:27:13, CEST 2007


Arratsalde on,

Alfontso Mujikak eskaini duen aukera baztertu gabe, nik ez
dut arazorik ikusten 'italianizatu' erabiltzeko. 'Euskal
estilo libururantz' lanean ageri denez, '-izatu' atzizkia
batasunerako onartuta dago maileguetan (263. or.), eta,
bestetik, 'italianismo' hitza, oro har, euskaraz ere
onartuta dago.
'Italieratu' italierara egindako itzulpenetarako gordeko
nuke nik. 

----- Jatorriko mezua ondoren agertzen da -----
Nork: Kulturgintza <kulturgintza a bildua aeknet.net>
Norentzat: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: [itzul] italianizar
Data: Tue, 28 Aug 2007 16:52:47 +0200

>Arratsalde on
>
>Eztakit inor hor beste aldean egongo den, baina, tira,
>esaldi honetan nola eman dezaket italianizar hori: nombre
>que viene de italianizar el castellano Juan. Eta oro har,
>nola eman daitezke holakoak, italianizatu, italiartu,...
>
>Mila esker aldez aurretik.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago