[itzul] Laguntza pixka bat Tradosekin oin-oharrak itzultzeko

txema txema a bildua leteitzulpenak.e.telefonica.net
As, Abe 4, 13:07:27, CET 2007


Testuaren markak berak bidaliko zaitu oin-oharrera itzulpen-unitatea
konbalidatu eta aurrera egin nahi izaterekoan; azpian ere, itzulpen-unitatea
zabalduko zaizu (jatorrizkoa eta itzuli beharrekoa, alegia) eta itzultzen
duzunean, aurrera egin (alt +) eta gora igoko zaitu berriz ere (batzuetan
dendora dezente har lezake, testuaren arabera, eta zenbat eta oin-ohar
gehiago, orduan eta aukera gehiago horretarako); bertan lehengo laukia
aktibatuta agertuko zaizu, itxi oin-oharrari dagokion "cerrar" aukera, eta
aurrera jarraitu testuarekin. Oin-oharraren marka(k) duen/dituen
itzulpen-unitateak itzuli behar dituzun bakoitzean, berdin jokatu beharko
duzu. Marka ezabatuta dagoela esaten badizu, ziur asko zerbait jango zenuen,
hobe duzu jatorrizkoa berriz kopiatu eta hartan saiatzea. Ea moldatzen zaren
----- Original Message -----
From: "jone urdinaran" <urdinaran a bildua yahoo.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, December 04, 2007 12:57 PM
Subject: [itzul] Laguntza pixka bat Tradosekin oin-oharrak itzultzeko


> Egun on,
> Testu bat itzultzen ari naiz Tradosekin, eta oin-ohar mordoa ditu.
> Ez dakit nola egiten den oin-oharrak itzultzeko.
> Saiatu naiz, eta halako batean errorea eman dit, itzulpen unitatea hasteko
marka ezabatuta zegoela azaldu baitzait.
> Ba al dakizue zein den biderik egokiena oin-oharrak itzultzeko?
> Moztu behar al da lauki urdineko jatorrizko testuan dagoen oin-oharraren
zenbakitxoa  eta itzulpenerako lauki horian itsatsi?
> Benetan, eskertuko nuke laguntza pixka bat, ze zoratzen ari naiz eta ez
daki nora jo
> Eskerrik asko aldez aurretik
>
>
>
>
>
>
____________________________________________________________________________
________
> Be a better friend, newshound, and
> know-it-all with Yahoo! Mobile.  Try it now.
http://mobile.yahoo.com/;_ylt=Ahu06i62sR8HDtDypao8Wcj9tAcJ




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago