[itzul] all-water system

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Abe 11, 10:41:22, CET 2007


Airea girotzeko sistemetan, "all-water systems" eta "all-air systems" 
direlakoak bereizi ohi dituzte, besteak beste.

all-water system / système tout eau / sistema todo agua

all-air system / système tout air / sistema todo aire

Eta badira bitariko sistemak edo sistema mistoak ere: "Air-water systems"

Ikusirik frantsesak eta gaztelaniak ingelesez sortutako terminoa kalkatu 
dutela, euskaraz ere antzeko zerbait egin liteke, aposizioak osatuz alegia:

"dena ur sistema", "dena aire sistema", aire-ur sistema"

"aire hutseko sistema" eta "ur hutseko sistema" terminoak ere erabil 
litezke, beharbada, baina teknologian "hutseko sistemak"-eta badirenez 
("vacuum systems"), hobe nahasbidean ez jartzea.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


Igor Odriozola(e)k dio:
>       "All-water system", "sistema de todo agua" (halaxe
> dago  itzulita gaztelaniaz) airea girotzeko sistema bat da.
> Ur beroa edo hotza  bideratzen da, hodi-sare batean barrena,
> haizagailu batzuetara arte, eta, hala,  barreiatu edo banatu
> egiten da bero edo hotz hori.
>  Zela esango zenukete hori euskaraz?
>  Eskerrik asko aldez aurretik,
>  Igor Odriozola
>    
> 
> 
>  
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago