[itzul] designar eta nombrar

Xabier Aristegieta xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Ost, Abe 12, 13:52:02, CET 2007


Bai, niri egokitu izan zait bi horiek bereizita ikustea, eta, logikoa denez,
itzulpena egitean ere bereizketa hori islatu behar izatea (izan ere, eta
gaia sakonki jorratu ez dudan arren, nahiko argia dirudi "nombrar" horrek
izendapen-ekintza formala hartzen duela bere barrenean, eta "designar"ek ez;
ez, behintzat, derrigorrez. Horrez gain, ez dakit beste desberdintasunik ote
dagoen bi hitz horien artean).

Ez dut gogoan non aurkitu ote nuen, baina nik horrela emanda ikusi nuen
bereizketa hori, eta nik ere horrelaxe eman nuen:

designar = hautatu
nombrar = izendatu

Bidenabar esanda, pozten naiz zuk galdera hori egin izanaz, itzultzaile
guztiok bereizketa horretaz jabeturik egoteko balioko duelakoan, eta beraz,
"designar" ikusten dugun bakoitzean ez erabiltzeko, itsu-itsuan "izendatu".

Xabier Aristegieta
----- Original Message ----- 
From: <anaisabel.morales a bildua ehu.es>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, December 12, 2007 12:56 PM
Subject: [itzul] designar eta nombrar


Egun on

Administrazioan edo arlo juridikoan zabiltzatenok bereizten al dituzue
termino bi horiek gaztelaniaz? Eta euskaraz?

Eskerrik asko

Ana Morales
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: garbine mendizabal
Bidaltze-data: asteazkena, 2007.eko abenduak 12 09:59
Nori: itzul a bildua postaria. com (E-mail)
Gaia: [itzul] ETBkoek jakingo duzue

Space Jam- saskibaloiaren inguruko pelikula euskaraz ba ote dagoen jakin
nahiko nuke.

Eskerrik asko

Garbiņe
Ordiziako Udal Euskara Zerbitzua




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago