[itzul] Casco Medieval

Kulturgintza kulturgintza a bildua aeknet.net
Al, Abe 17, 13:11:15, CET 2007


Nik esango nuke gasteiztarrok erdaraz Caco Viejo eta euskaraz Alde Zaharra 
erabiltzen dugula, beste kontu bat da aspaldi honetan erdaraz ezarri nahi 
izan den "Almendra medieval" izen hortera xamarra, batzuei dirudienez ohiko 
izenak itsusi, zatar edo desegoki iruditzen zaizkielako, eta jakina hiri 
honetako politiko gehien-gehienak soilik gaztelaniaz pentsatzeko ohitura 
daukatenez, batetik bestera "Erdi Aroko almendra" bezalako xelebrekeriak 
irakurtzen hasiko gara dokumentiu ofizilatetan, kalean euskaraz inork , 
zorionez, pedantekeria hori erabiliko ez balu ere.


----- Original Message ----- 
From: "Laxaro Azkune" <laxaro a bildua gmail.com>
To: "ITZUL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, December 17, 2007 12:11 PM
Subject: [itzul] Casco Medieval


> Nola adierazten duzue hori euskaraz Gasteizen: Alde Zaharra,  Erdi Aroko
> gunea, ala beste eraren batean? Norbaitek lagunduko?
> Laxaro 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago