[itzul] credito reembolsable sin interes

Joan Mari Iriondo jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
Ast, Abe 20, 08:22:54, CET 2007


Egun on:

Hona ekonomia eta finantza arloan estu eta larri bizirauten duen baten
erantzuna.

Lan arloko arau patroi, nagusi, enpresari eta (herri-)langileen arteko
hitzarmen, hizpaketa, bat etortze eta akordioaren ondorio izan liteke hiru
piezatako arau-proposamen eta termino hori. Hala bada kasua:
kreditua: makinak duen softwareak beti proposatzen dit "mailegua" hitza.
sin interes: interesik gabeko, korriturik gabeko, ...
reembolsable: hara! tranpa! Non? -ble amaieran eta horrek dakarren
esanahian. Ez da nahi badakoa mailegua bueltatzea ala ez. Ez badu
bueltatzen, izango ditu xehapen eta zigorrak, ala ez?. Beraz, emoten deust
erantzun dudala, "reembolsable" baita baldintza bere ondorioa izateko:
kreditua edo mailegua lortzea, baina hori bai, "bueltatu behar dena" itzuli
azken zentimoraino.

Beharra eta obligazioa nagusiak dira kreditua lortu nahi baduzu  zeure gain
hartzen duzuna.

Joan Mari Iriondo
Laudio Udala
944 034 894  Burofaxa: 944 034 751


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Eneko Gotzon
Enviado el: osteguna, 2007.eko abenduak 20 03:51
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] credito reembolsable sin interes



On 19/12/2007, at 17:18, Itzultzailea - Eibarko Udala wrote:

> erderazko "reembolsable" hori derrigorrez islatu beharrekoa da?


Ez naiz finantzetan aditu, baina <reembolsable> horrek informazio
garrantzitsu adierazten duela dirudi, ez al duzu uste ?
Nik aipatuko nuke ...


Eneko Gotzon.
enekogotzon a bildua gmail.com





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago