[itzul] ER: adina
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Ots 1, 10:48:58, CET 2007
Uste dut arazoa ez dela euskararena, hizkuntza guztiena baizik; hots,
nolabait bizirik irudika ez daitekeenaren kasuan, ez dela ohikoa "adina"
aipatzea.
Hala ere, beharrezkoa izanez gero, edozer kontzeptualiza dezakegu bizidun
eta, beraz, adiduntzat. Eta, bestalde, urteak betez doan zernahik du
kidetasunik bizidunekin; hots, denboran den edozerk.
Kasurako, "harrien adina" aski arrunta den moduan, "mahai jakin baten adina"
esateko (hala ere, fabrikatu zenetik zenbat urte, ala mahaia egina den
zuraren urteak?)testuingururen bat imajina liteke, hala nola Beleian aurkitu
eta karbono 14aren proba egitea balitz kontua.
Are errazago, "itsasontzi jakin baten adina", uretaratu zenetik bizi-bizi
ibilia baita.
Hori esanda, hala ere, berriro diot, ez dira esapide arruntak testuinguru
arruntetan (ez duzu adierazi zein den hor testuingurua), eta oso bitxia
litzateke, esate baterako, delako itsasontzia "adintsua" dela esatea, eta ez
"urtetsua", non eta, hain zuzen ere, berariaz biziduntzat irudikarazi nahi
ez dugun ontzia.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Ana Martin
Bidalia: osteguna, 2007.eko otsailak 1 10:25
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] adina
Elementu bizigabe baten adina esan daiteke?
Sarasolaren hiztegian -adina- bizigabeentzat ere ematen du, baina
adibideak Zuhaitzaren adina, Unibertsoaren adina... hau da, elementu
bizidunak.
Onartuko zenukete, esaterako, "Itsasontziaren adina", "Mahaiaren adina"?
OEHn adibide guztiak bizidunenak dira...
Eskerrik asko
<outbind://41/Ana_fitxategiak/image002.jpg>
Ana Martin
EMUN, Koop. E.
Itzulpen zerbitzua
Uriburu 9 behea (227 p. ku.)
20500 ARRASATE
Tel: 943 711 847
www.emun.com <http://www.emun.com/>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago