[itzul] RV: -tik gora
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Ost, Ots 7, 09:18:33, CET 2007
Nire aurreko mezuan ? bihurtuta agertu dira nik zeinu bidez idatzitako bi. Gure garaian "menor o igual" eta "mayor o igual" esaten ziretzaien haiek.
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: miércoles, 07 de febrero de 2007 9:12
Para: 'ItzuL'
Asunto: RE: [itzul] -tik gora
<700 lagun: 700 lagun baino gutxiago, zazpiehun lagunetik behera
?700 lagun: 700 lagun edo gutxiago, zazpiehun lagun edo hortik behera
(=)700 lagun:700 lagun
?700 lagun: 700 lagun edo gehiago, zazpiehun lagun edo hortik gora
>700 lagun: 700 lagun baino gehiago, zazpiehun lagunetik gora
Isilbideak urratuz, beste enparau/enpanau bat
Ondo-ondo bizi
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: martes, 06 de febrero de 2007 13:34
Para: mikelhb a bildua teleline.es; itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] -tik gora
Beraz, Juan eta Mikel (eta, isilbidez, enparauok), 700 lagunetik gorakoen artean (eta 700 lagunetik beherakoen artean) ez daude sartuta 700 lagunekoak, ezta? Badirudi argi dagoela (daukazuela), ez nuen uste horren argi zegoenik.
Dena den, hau kopuruari dagokionez.
Baina lekuari dagokionez? "Hemendik gora" ez da "hemen ere bai"?
Eta denborari dagokionez? "Oraindik aurrera" ez da "orain ere bai"?
Izan ere, artikulu baten interpretazioan daukagu zalantza (4/1995 Legearen 25.3 artikulua):
"Edonola ere, 700 lagunetik gorako edukiera duten barrupeetan, Eusko Jaurlaritzaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza izango da ikuskapen eta kontrolerako aginpideduna, eta, horretarako, gutxienez urtean behin egingo ditu ikuskapenak, udalek egin ditzaketen ikuskapenen kaltetan gabe."
Eskumena edo aginpidea norena den da kontua. Ematen ari gatzaizkion interpretazioaren arabera 700 laguneko barrupe edo lokalak ikuskatu eta kontrolatzea Jaurlaritzaren eskumenetik kanpo dago.
Jon Agirre
Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de mikelhb a bildua teleline.es
Enviado el: sábado, 03 de febrero de 2007 17:10
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] -tik gora
Eta "700 lagunetik beherakoa"?
Badirudi tenperaturaren zer hori bera dela: 0º ez hotz ez
bero.
On 2 Feb 2007 at 12:28, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> "700 lagunetik gorakoa" zer da? 700 edo gehiagokoa ala 700 baino
> gehiagokoa. Hau da 700 lagunekoa denak, baldintza hori ("700 lagunetik
> gorakoa" izatea) betetzen du ala ez?
>
>
>
> Jon
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago