[itzul] DESPULIDO
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Ost, Ots 7, 12:41:06, CET 2007
Kaixo,
Gotzon, azkenean "laztu" jarri dugu. Niretzat arazo handiena zen ez
aukeratu beharra "laztu" edo "zakartu", bata edo bestea, zein erabili,
baizik eta hitza bera hutsa geratzea, eta ez izatea kontzeptua
ulertarazteko modukoa. Izan ere, nahiz eta ulertu berez hitzak leuna
dagoena laztea esan nahi zuela, ez nuen ulertzen horren bidez nola pega
zitekeen ezer.
En fin. Azkenean Koldo terminologoari galdetu, hark
mantentze-lanetakoekin hitz egin eta jakin dugu hori soldatzeko modua
ez, baizik soldatu aurreko tratamendua dela. Plastikoa leun-leuna
badago, nekez eutsiko dio gainetik botako diogun ezerk (kolak edo dena
delakoak). Hortaz, soldatu aurretik adherentzia handitzeko egiten den
aurre-tratamentua da, ez soldatzeko modua berez. Gainera terminologoak
esan dit bere aurrean demostrazioa egin duela, eta lazte hori ez omen da
lixaz egiten, baizik eta zapi batean azidoren bat bota eta hori hodiari
igurtzita.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago