[itzul] Diálogo apreciativo/Evaluación apreciativa
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Or, Ots 9, 12:57:15, CET 2007
Egun on,
Elkarbizitza bultzatzeko planei buruz zuzendu beharreko testu batean tokatu zait hori. Horrelaxe dator, elkarbizitza-programaren faseetako bat omen.
Pentsatzen dut zerbait aurkitzeko, hautemateko, elkarrizketaz ari dela. Alegia, ez da elkarrizketa arina, zabala eta edonolakoa, baizik sakona eta datu garrantzitsuak (zehatzak, bilatutakoak?) ateratzeko modukoa. Itzultzaileak "elkarrizketa hautemangarria" jarri du; baina ez nago oso konforme; atzizkiak ez dio asko laguntzen, uste dut, baina, horretaz gain, ilun samarra geratzen delakoan nago.
Lankide batek esan dit "balorazioa egiteko elkarrizketa/ebaluazioa" izan daitekeela.
Zer iruditzen?
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago