[itzul] menor no acompañado
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ots 9, 15:21:55, CET 2007
> Kaixo, etorkinen inguruan ari gara eta nola esan behar da /menor no
> acompañado, lagundu gabeko adingabea, lagunik gabeko adingabea?
> /Egokiagoren bat ezagutzen al duzue?
Uste dut testuinguruari ere zertxobait begiratu behar zaiola. Hona hiru
adibide benetako, esamolde desberdinak erabiltzea asko zentzuzkoa dela
ikus dezazun:
Incremento de los recursos humanos y materiales para el desarrollo de
programas en relación con la infancia en riesgo o situación de
desprotección y menores no acompañados:
Babesik gabe geratzeko arriskuan, babesik gabe edo lagundurik ez datozen
adingabeei buruzko baliabideak (langileak nahiz tresneria) handituko dira:
Servicio de acogimiento residencial para menores no acompañados (Cruz
Roja), 9 plazas
Bakarrik dauden adingabeentzako egoitza harrerako zerbitzua (Gurutze
Gorria), 9 plaza.
Menores no acompañados.
Pertsona heldurik gabeko adingabeak.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago