[itzul] Lectura pública
Itzultzailea - Eibarko Udala
itzultzaile.ei a bildua eibar.net
As, Ots 13, 14:17:02, CET 2007
Liburutegikoekin izan dudan eztabaida baten ondorioz helarazten dizuet
galdera: zer da zuek ulertzen duzuena? Nik "jendaurrean egiten den
irakurketa" baino ez dut ulertzen hor; ostera, liburutegietako jendeak
"liburutegia"ren zentzua ematen dio, eta ez bakarrik hori, euskaraz
"irakurketa publikoa" dela diote...
Ziur aski erderak hartzera joan beharko naiz nire herriko Toribio Etxebarria
idazleak zioen bezala, baina ez dakit ni naizen zaharkitua geratu dena edo
"erdera horiek" diren orain ikasi beharrekoak. Eskertzen dizuet laguntza.
Begoña Azpiri Eguren
Eibarko Udala / Itzulpen Zerbitzua / Ego Ibarra batzordea
Untzaga plaza z/g, Eibar, 20600
e-postak: egoibarra.ei a bildua eibar.net - itzultzaile.ei a bildua eibar.net
Telefonoak: 943708421/23
webgunea: www.egoibarra.com <www.egoibarra.com>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago