[itzul] Lectura pública
Xan
xanoth.eh a bildua wanadoo.fr
Ost, Ots 14, 01:17:49, CET 2007
Itzultzailea - Eibarko Udala(e)k dio:
> Liburutegikoekin izan dudan eztabaida baten ondorioz helarazten dizuet
> galdera: zer da zuek ulertzen duzuena? Nik "jendaurrean egiten den
> irakurketa" baino ez dut ulertzen hor; ostera, liburutegietako jendeak
> "liburutegia"ren zentzua ematen dio, eta ez bakarrik hori, euskaraz
> "irakurketa publikoa" dela diote...
> Ziur aski erderak hartzera joan beharko naiz nire herriko Toribio Etxebarria
> idazleak zioen bezala, baina ez dakit ni naizen zaharkitua geratu dena edo
> "erdera horiek" diren orain ikasi beharrekoak. Eskertzen dizuet laguntza.
>
Gurean eta... "irakurketa publikoa", "politika" bat da, dituen xede,
helburu eta ahalbideekin.
Duela zenbait urte Joana Albret biblioteka mintegiak hainbat artikuluren
artean ondokoa argitaratu zuen:
2000/05-06. Irakurketa publikoaren politika Frantzian. Sibers, Jean
François. Jakin. 118 zenb., 37-40 or.
Sibers jaunak azaltzen digu politika hori baita Akitaniako adibidea, eta
"Irakurketa publikoa" erabili genuen "lexture publique" itzultzeko. Eta
ez dut gogoan arazo gehiegi ukan genuela horrela emateko, dena ongi
adieraztera ematen duelako.
Artikulua bera aldizkarian aurkituko duzu:
http://www.jakingunea.com/grafikoak/aldizkaria.htm
Hona Loir-et-Cher departamenduaren adibidea:
http://www.bdp.cg41.fr/presentation/missions_services20.htm
edo beste hau:
http://www.bibliotheques.versailles.fr/Statique/pages/missions-collections/collections/lecture-publique.htm
Xan Othaburu
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago