[itzul] HOGAR

aua a bildua ivap.es aua a bildua ivap.es
Or, Ots 16, 12:04:58, CET 2007


Bai, arrazoi duzu, Jon. Neuk ere esan dut aurreko mezuan hitz hori ere
("etxegune") ez dela guztiz argia, zuk diozun moduan uler daitekeelako
("etxe-multzoa dagoen lekua" edo); baina, uste dut, testuinguru egokian,
arriskua txikiagoa dela... Egia da kontzeptua ez dela asko zabaldu orain
arte gure artean, baina nago aurrerantzean asko zabalduko dela,
anglosaxoniar herrialdeetan bezala, hemen ere gero eta ohikoagoak
baitira familia askoko etxebizitzak, batez ere etorkin-jendearen
artean...  Ordain bat zein bestea, terminologoek esan beharko dute zein
den bultzatu beharrekoa, argi baitago itzuli beharreko terminoa dela.

Aitor Ugarte

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: ostirala, 2007.eko otsailak 16 11:44
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] HOGAR

"Etxekoen unitatea" proposatu dudanean ez dut jakin horrexetarako
"etxegune" erabili izan denik. "Etxe-multzoa dagoen lekua" uler
badaiteke ere, testuinguru zehatz batean eta azalpenak emanda, definizio
eta guzti, balio lezake termino moduan. Hitza zabaldu ez bada (horrek ez
du esan nahi arrakastarik ez duenik), kontzeptua gutxi eta oso eremu
mugatuetan erabiltzen delako izan liteke. Alde horretatik hau izan
daiteke bultzatzeko aukeretako bat.

Bata nahiz bestea, egokiagoak ikusten ditut eraikina aipatzen duten
"bizitoki", "bizileku" eta "bizitegi" baino, baita "bizigune" bera baino
ere.

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de aua a bildua ivap.es
Enviado el: viernes, 16 de febrero de 2007 10:51
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] HOGAR


Eustaten geundunean, _etxegune_ hitzaz baliatu ginen kontzeptu hori
izendatzeko, baina ez dirudi arrakasta handirik izan duenik.

Hona horren definizioa: "etxebizitza batean dauden eta bizi diren
pertsona guztiak, haien arteko ahaidetasuna alde batera utzita".

Alegia, eskuarki, etxebizitza batean familia bakarra bizi ohi da, baina
ez beti. Hori dela eta, familia eta beste kontzeptu hori (_hogar_,
gaztelaniaz; _homehold_, ingelesez) bereizi beharra dago, etxebizitza
batean familia askoko etxeguneak egon baitaitezke (elkarren artean
ahaidetasunik ez duten bi familia-talde edo gehiago daudenean,
esaterako).

Jonek proposatzen duen ordaina (_etxekoen unitate_) anbiguo samarra
iruditzen zait (bestea ere ez da guztiz argia), etxekoak eta familiakoak
sinonimoak baitira askorentzat, are morroiak eta mirabeak kontuan
hartuta (horiek ere etxekoak, domestikoak, erromatarrentzat). Beraz,
kontuak ez du irtenbide errazik; baina, Jonek aipatzen duen termino hori
nagusitu bada eta finkaturik badago, nik ez dut zer esanik...

Ondo ibili.

Aitor



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago