[itzul] diálogos hablados" eta "diálogos cantados"

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Ots 20, 12:07:33, CET 2007


Euskaltermek, Musika arloan, dialogo=elkarrizketa

Hortik egin litezke "elkarrizketa mintzatuak" eta "elkarrizketa abestuak/kantatuak"?

Beste aukera bat da "solas" hartzea abiaburu.

Horrek beste bide bat ere irekitzen du, hitz elkartuena: "berba solasak" eta "kantu solasak".

Erredundantzia semantikoak irensteko noraino gauden prest, hor zagon/k ba koxka!

Ezertarako balio badizu...

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Josebe Etxebarria
Enviado el: martes, 20 de febrero de 2007 9:34
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] diálogos hablados" eta "diálogos cantados"


Egun on,
Musikako testu batean "diálogos hablados" eta "diálogos cantados" ageri zait. Operetan, ez da "diálogos hablados"ik erabiltzen, pertsonaiek abestu egiten baitute. Nola itzuliko zenituzkete bi horiek?
Eskerrik asko aurretiaz.

Josebe Etxebarria

 		
---------------------------------

LLama Gratis a cualquier PC del Mundo.
Llamadas a fijos y móviles desde 1 céntimo por minuto.
http://es.voice.yahoo.com



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago