[itzul] arrunt+tzat
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Ots 28, 12:44:11, CET 2007
> Zelan eransten zaio arrunt hitzari -tzat? Googlen begiratuta, arruntzat
> (262) eta arruntatzat (59) topatu ditut. Badago araurik?
Ereduzko Prosa gaur-en
(http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html) 8 aldiz
ageri da «arruntzat». Adibide polit bat, Anjel Lertxundirena (*Mentura
dugun artean*, Alberdania 2001):
«Bada gurean, guztiz kontrako bide batetik, Lizardik Tolosan omen zeukan
liburutegiaren labur arruntagatik Biotz-begietan labur arruntzat juzkatu
zuenik...».
Behin bakarrik ageri da «arruntatzat», Migel Angel Mintegiren (akatsez
dago idatzita, «integi») *Denak du bere prezioa* liburuan, (Ibaizabal 2002):
«Nik neure aldetik harrituta entzuten nion, ulertezina iruditzen
zitzaidan haren gizonaren jarrera, zeharo absurdua, aipatu ingeles
pekatsuari emakume arruntatzat irizten bainion.»
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago