[itzul] arrunt+tzat

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ost, Ots 28, 12:55:52, CET 2007


Euskaltzaindiaren webgunean badaude erantzun batzuk -tzat prolatiboaren inguruan; bakarra dago, ordea, galdera honekin zeharkako zerikusia duena, eta duela 10 urte emandakoa:

<<Galde-erantzunen datu-basea
 Izenburua: -tzat prolatiboa 
Galdera: 
Nola deklinatu hitzaren bukaera afrikatua denean? Adibidez, ardatz:
ardatz + tzat: ardaztzat, ardatzat... ardaztako...?
Euskaltzaindiak ez du deus esan honetaz, guk dakigula. Dena dela, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak (EGLU), I liburukian behin agertzen da kasu hori idatzita. Zalantza dugu horrek berarekin ote dakarren gomendio-araua. Adibidea (224. or.): Jende zenbakaiztzat hartua bait da (sic). 
Erantzuna: Euskaltzaindiak ez du eman horretaz inolako araurik. 
Data: 1996 
Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia) 
 
Harrezkero beste erabakiren bat hartu ez bada, agian bertan egin zenezake galdera.

Nire iritzirako, eta Gotzon Egiak ereduzko prosako adibideekin ondo erakutsi duenez, forma zabalduena eta egokiena "arruntzat" da.

Hau da hau esan beharra, ezer ez esateko.

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de sara a bildua euskal.deusto.es
Enviado el: miércoles, 28 de febrero de 2007 12:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] arrunt+tzat


Eguerdi on:
Zelan eransten zaio arrunt hitzari -tzat? Googlen begiratuta, arruntzat 
(262) eta arruntatzat (59) topatu ditut. Badago araurik?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Sara



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago