[itzul] Gipuzkoako toponimia

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Uzt 9, 10:25:33, CEST 2007


Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneko mapetan "Sancti Spiritu ermita"
ageri da. Zegaman esan, "Santi (E)spiritu ermitea" esaten dute.

Beste baselizari "Iruetxetako ermita" deritzo: "Gesalbizkar" deritzon
tokian (Aizkorriko igoeran), hiru baserri elkarren ondoan eraiki zirela
eta, "Iruetxeta" auzoa sortu omen zen, eta han eraiki zuten "Iruetxetako
Ama Birjina" gurtzeko "Iruetxetako ermitea". Elurren aipamenik ez,
baina, hoztu ez zedin edo, Andre Mariaren irudia herriko elizara jaitsia
dute.

Zegamako udaletxetik jasoa.

Jon Agirre


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: viernes, 06 de julio de 2007 17:08
Para: 'ItzuL'
Asunto: [itzul] Gipuzkoako toponimia


	Astakeria handia egitera banoa, mesedez, baten batek eragotz
dezala...

	Zegaman <<Elurretako Andre Mariaren ermita>>-k hala du izena?
Horrela jarriko dut dokumental batean ("Euskal Herria, bide batez"
saileko
10.ean --> Bide batez, "EH, bide batez" gaur da hasteko ETB-1en).

	Ala, <<Iruetxeta>> esaten zaio? Izan liteke <<Iruetxeta>>
baseliza
dagoen tokia izatea?

	Beste zalantza bat. Zegaman <<Sancti Spiritus ermitak>> hala du
izena? <<Espiritu Santuaren ermita>> ez? <<Santi Espiritu ermita>> ez?

	Eskerrik asko!

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago