[itzul] Gipuzkoako toponimia
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Or, Uzt  6, 17:08:13, CEST 2007
    
    
  
	Astakeria handia egitera banoa, mesedez, baten batek eragotz
dezala...
	Zegaman <<Elurretako Andre Mariaren ermita>>-k hala du izena?
Horrela jarriko dut dokumental batean ("Euskal Herria, bide batez" saileko
10.ean --> Bide batez, "EH, bide batez" gaur da hasteko ETB-1en).
	Ala, <<Iruetxeta>> esaten zaio? Izan liteke <<Iruetxeta>> baseliza
dagoen tokia izatea?
	Beste zalantza bat. Zegaman <<Sancti Spiritus ermitak>> hala du
izena? <<Espiritu Santuaren ermita>> ez? <<Santi Espiritu ermita>> ez?
	Eskerrik asko!
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago