[itzul] Re: Cantón del Dibujo, Resbaladero, Mediodía

Kulturgintza kulturgintza a bildua aeknet.net
Ost, Uzt 11, 17:52:06, CEST 2007


Kaixo,

Resbaladero deitzen zaio Foru kaleko lehen zatiari, Alde Zaharretik Olagibel 
kaleraino doana, eta hememgo euskalunok Resbaladero erabiltzen dugu, agian 
euskal fonetikara ekarria Erresbaladero erabil daiteke, Mediodia, nere 
ustez, lehen calle del Sur zena, egun Manuel Iradier dena izan behar da, eta 
hor bi aukera ikusten ditut nik, edo egungo izena erabili (Manuel Iradier 
kalea) edo izen zaharra euskaratzea (Hegoaldeko kalea), kontuan hartu 
Iparraldeko Parkea bai dela izen ofiziala. Eta hirugarren hori (Canton del 
Dibujo) eztakit zer den, Alde Zaharreko kantoi bat izango da, baina ez dut 
inoiz entzun, ezta gurasoei ere.


----- Original Message ----- 
From: "Edurne" <aztiri a bildua futurnet.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, July 11, 2007 4:36 PM
Subject: [itzul] Cantón del Dibujo, Resbaladero, Mediodía


> Gasteizen, dokumentu historiko batean, kale hauen izenak ageri zaizkit:
> "Cantón del Dibujo, Cuchillería, San Francisco, Resbaladero, 
> Independencia, Mediodía y Florida"
> Ba al dakizue inork "Cantón del Dibujo, Resbaladero eta Mediodía" nola 
> diren euskaraz?
> Eskerrik asko
> Edurne
>
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago