[itzul] Cantón del Dibujo, Resbaladero, Mediodía
Edurne
aztiri a bildua futurnet.es
Ost, Uzt 11, 18:01:56, CEST 2007
Bueno, zuk esandakoak kontuan hartuta hobeto moldatuko naiz. Mila esker
Edurne
Kulturgintza escribió:
> Kaixo,
>
> Resbaladero deitzen zaio Foru kaleko lehen zatiari, Alde Zaharretik
> Olagibel kaleraino doana, eta hememgo euskalunok Resbaladero
> erabiltzen dugu, agian euskal fonetikara ekarria Erresbaladero erabil
> daiteke, Mediodia, nere ustez, lehen calle del Sur zena, egun Manuel
> Iradier dena izan behar da, eta hor bi aukera ikusten ditut nik, edo
> egungo izena erabili (Manuel Iradier kalea) edo izen zaharra
> euskaratzea (Hegoaldeko kalea), kontuan hartu Iparraldeko Parkea bai
> dela izen ofiziala. Eta hirugarren hori (Canton del Dibujo) eztakit
> zer den, Alde Zaharreko kantoi bat izango da, baina ez dut inoiz
> entzun, ezta gurasoei ere.
>
>
> ----- Original Message ----- From: "Edurne" <aztiri a bildua futurnet.es>
> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
> Sent: Wednesday, July 11, 2007 4:36 PM
> Subject: [itzul] Cantón del Dibujo, Resbaladero, Mediodía
>
>
>> Gasteizen, dokumentu historiko batean, kale hauen izenak ageri zaizkit:
>> "Cantón del Dibujo, Cuchillería, San Francisco, Resbaladero,
>> Independencia, Mediodía y Florida"
>> Ba al dakizue inork "Cantón del Dibujo, Resbaladero eta Mediodía"
>> nola diren euskaraz?
>> Eskerrik asko
>> Edurne
>>
>>
>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago