[itzul] concejalía delegada

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Uzt 12, 10:13:29, CEST 2007


Marratxoz idatzi gero, esanahiaren aldetik, bi aukera besterik ez dut
ikusten:

1- Menpekotasunezko elkartea izatea ("eguzki-lore" sailekoa):
<zinegotzi> mugatzailea izango litzateke eta <ordezkari> mugakizuna. Hala,
<zinegotzi-ordezkaria> hitz-elkartearen burua <ordezkari> litzateke, eta,
esanahiaren aldetik, "zinegotzien ordezkaria" edo adieraziko luke.

Nik, dena dela, "zinegotzien ordezkaria" esateko ez nuke
"zinegotzi-ordezkari" elkartea erabiliko ("langileen ordezkaria" esateko
"langile-ordezkaria" erabiliko ez nukeen bezala, hobe hitz-elkarterik ez
erabiltzea; besterik da "lurralde-ordezkaria", baina, hor, NOREN ezkutuan
dago: "norbaiten/zerbaiten ordezkaria lurraldean")

2- Koordinazio-elkartea izatea ("konde-duke" edo "makina-erreminta"
sailekoa):
Bi buruko sintagma da, hau da, norbait <zinegotzia> da eta <ordezkaria> da.

Hori, esanahiaren aldetik, zuzena da. Era horretara ulertzea ez da
ezinezkoa, baina ez du ematen "naturalena" denik. Adibidez, "profesor
delegado" edo "consejero delegado" ez nituzke koordinazio-elkartea eginda
(marratxoz) euskaratuko: "irakasle-ordezkari" edo "kontseilari-ordezkari".

Esanahiari erreparatuta, baldin eta esan nahi bada <zinegotzia> dela eta
zerbaiten ardura-edo daukala, nahikoa da kalifikatzaile bat erabiltzea,
izenondo bat erabiltzea alegia, adierazteko zein den zinegotzi horren
berezitasuna. Horiek horrela, kantatzen duen txoriari "txori kantaria"
esaten badiogu, berdin esango dugu "zinegotzi ordezkaria". Beste adibide
batekin adieraztearren, "zuzendari laguntzaile" egiten badugu (eta ez
"zuzendari-laguntzaile"), badirudi beste hainbeste egingo genukeela oraingo
kasuan ere: "zinegotzi ordezkaria", eta ez "zinegotzi-ordezkaria".

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Kulturgintza
Enviado el: jueves, 12 de julio de 2007 9:29
Para: kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] concejalía delegada


Nere ustez marrarekin zein marra barik idatzi daiteke, guk erabiltzen dugu
marra argiagoa delakoan, hots, bi hitzok kontzeptu bakar bat osatzen dutela
(hau da, alkatearen aginduz arlo baten ardura daukan zinegotzi batez ari
garela) adierazteko, baina marraren erabilerari buruzko arau eta gomendioen
arabera biak zuzenak direla esango nuke nik.

----- Original Message -----
From: "Karmel Uribarren" <kuribarren a bildua arrasate-mondragon.net>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, July 12, 2007 8:56 AM
Subject: Re: [itzul] concejalía delegada


Egun on!
Zalantza-edo, zergatik 'zinegotzi ordezkaria' marraz?, guk marra barik
erabiltzen dugu.

Ondo izan!

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Kulturgintza
Bidaltze-data: miércoles, 11 de julio de 2007 16:37
Nori: itzultzaile a bildua pasaia.net; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] concejalía delegada

Concejalia delegada ez, baina concejal delegado, bai, eta guk behintzat
zinegotzi-ordezkaria erabili dugu.

----- Original Message -----
From: "Ortzuri Olaetxea" <itzultzaile a bildua pasaia.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, July 11, 2007 2:33 PM
Subject: [itzul] concejalía delegada


> Inoiz erabili al duzue horrelakorik?
> Mila esker.
>
>
>






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago