[itzul] concejalía delegada
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Uzt 12, 10:33:40, CEST 2007
"concejalía delegada = zinegotzigo eskuordetua" ???
Alkatea, berez, udal alor guztien presidentea eta, jakina, zinegotziak
baino gorago dago udal antolamenduan. Dena dela, alkateak EZ du
zinegotzigoa inoren esku uzten -- zinegotzi izatea haustekundeen ondorioz
dator, herritarrek aurkeratuagatik--. Berez, udal alor baten lehendakaritza
edo gobernua zinegotzi baten esku uzten du, besterik ez. Horretarako,
gainera, legealdiaren hasieran, berenberegi, ordezkaritza erabaki bat eman
beharra dago.
Duela gutxi gure Udalean emandakoaren zati bat:
Toki Jaurbidearen Oinarriak Arauzkotzeko 7/1985 Legeak 127. artikuluan
jartzen duenez, Gobernu Batzarrak eskumen asko ditu, eta artikulu horren
beraren 2. atalak dio eskumen horietako batzuk eskuordetzan eman
daitezkeela.
Aurreko legegintzaldietan, Gobernu Batzarraren eskumenak eskuordetzan
emateko sistema bat erabili da, herritarren interesak efikaziaz eta
efizientziaz gestionatze aldera, betiere.
Eta oraingoan ere onena orain den eskuordetze sistemarekin segitzea dela jo
da.
Eskordetza edo ordezkaritza horiek Gobernu Batzarra osatzen duten kideen
eta Gobernu Batzarreko kide izan ez arren pertsona horiei ere eskuordetza
batzuk ematea egoki dela iritzitako beste pertsona batzuen esku geratuko
dira.
Horiek horrela direla, hona hemen Alkatetzak Gobernu Batzarrari
proposatutako ERABAKIA: (SEGITUAN, ORDEZKARIEN IZENDAPENAK DATOZ)
Juana Lasa lankideak esan bezala erabiltzen dugu Donostiako Udalean, baina
Sarasolak Zehazkin "delegatu" eta "ordezkaritza eman" onartzen ditu ere.
Beharbada argiago gerta litezke "zinegotzigo delegatua" edo... Denborak
esango du!
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago