[itzul] nik izan ezik

Xabier Mendiguren xmendiguren a bildua elkarlanean.com
Or, Uzt 13, 09:34:56, CEST 2007


Euskal testuetan dexente ikusten da (eta neronek ere erabili dut) "izan 
ezik", aurretik edozein kasu erabilita:

-Ez dio inori esango, amari izan ezik.
-Denek egin dute, zuk izan ezik.

Hala ere, gramatika estu hartuta, irudi lezake "izan ezik" horrek, 
berez, nor kasua eskatuko lukeela aurretik.

Ez dakit honen inguruan Euskaltzaindiaren arau edo aholkurik ba ote 
den, edo bestela zuek zer uste duzuen.

Inork informaziorik edo iritzi sendorik balu...

xme




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago