[itzul] alokutiboak galderetan

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Uzt 13, 14:25:24, CEST 2007


	- Asier Larrinaga.
	- Presente!
	- Hitanoan, suspenso.
	- Grrrr!!!!!
	- Saiatu berriro irailean.

	Ea oporretara joan baino lehen egin dezakedan errekuperazioa, uda
osoa ikasten ez ematearren. Gaur goizean egin dudan ikastaro trinkoan, hau
ikasi dut.

	1. Tradizioa aztertuta, galderetan eta harriduretan ez da erabili
hitanorik. Gaur egungo erabilera beste kontu bat da.

	2. Tradizio horri eutsi nahi izanez gero, galderetan ez da
alokutiborik erabili behar. Agian, <<ezta?>> isatsa daramaten galdera
erretorikoak salbuespentzat jo daitezke. Izan ere, halako galderen
intentzioa ez da itauntzea, baieztapen bat egitea baizik.

	Badira <<ezta?>> isatsa daramaten galderak, egiaz informazioa
biltzeko intentzioa dutenak. Horrelakoetan, alokutiborik ez.

	3. Harridurazkoetan, ageriko markarik (galdetzailerik) ez badute,
nekez bereiz daiteke egiazko harridurak diren ala esaldi arruntak diren.
Beraz, zilegi da alokutiboa sartzea.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago