[itzul] alokutiboak galderetan
    LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER 
    larrinaga_asier a bildua eitb.com
       
    Or, Uzt 13, 10:03:46, CEST 2007
    
    
  
	Ritxi Lizartza urteetan "Goenkale"-n euskara-zuzentzaile ibili izana
denak alokutiboaren erabilerari buruzko jarraibide batzuk prestatu zituen.
	Galdera eta harridurei buruz, gutxi gorabehera, hau dio: berez,
halakoetan ez dela alokutiborik erabili behar, baina salbuespentzat jo
litezke ageriko markarik ez dutenak.
	*Nork ekarri dik?
	BAINA:
	Aitak ekarri dik? <-- ez du ageriko galdera-markarik
(galdetzailerik)
	*Bai pozik ibili gintunan Bartzelona aldean!
	BAINA:
	Ehun eta bost ez dun zenbaki bikoitia! <-- ez du agerian harridurak
egiteko markarik (<<bai>>, <<zer>>...).
Asier Larrinaga
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago