[itzul] Altxerria?
    Imanol Azkue 
    imanol a bildua elhuyar.com
       
    As, Uzt 24, 09:04:11, CEST 2007
    
    
  
Zumaian ere "arranpla" esaten da. "Arbustaingo arranpla" daukagu, adibidez.
Gure aita igeltseroa zen eta "altxerria" hitzak beste esanahi bat dauka
gurean: hondarra baino ale larriagoa, baina harri-koskorra baino txikiagoa;
hartxintxarra ere esaten dena.
Garai batean, ontziak lehorreratzeko arranplak ez ziren hormigoizkoak izango
eta normala izango zen horietan hondarra, altxerria, hartxintxarra edo dena
delakoa egotea. Nik uste hortik loturaren bat egon daitekeela.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Jabier Zabaleta
Enviado el: martes, 24 de julio de 2007 8:49
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Altxerria?
El 24/07/2007, a las 8:35, Ales_Bengoetxea a bildua donostia.org escribió:
> Donostiakoa "arranpla" da.
>
Orion ere 'arranpla' esaten zaio.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
943 13 44 09
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago