[itzul] Altxerria?
Arantxa Epelde
alde a bildua zarautz.org
As, Uzt 24, 08:58:02, CEST 2007
Nire ama Getariakoa da eta askotan entzun izan dizkiot honelakoak:
"umetan antxirrian bainatzen ginen".
"Arranpala" ere erabiltzen du, baina "antxirria" untziak lehorreratu eta itsasoratzeko arrapala berezia da.
Orion ere "altxerritarrak" badira ezta? Ez dakit honekin loturarik izango duen...
Ondo izan.
Arantza
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: lunes, 23 de julio de 2007 15:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Altxerria?
Kaian izaten den aldapa hori... untziak lehorreratu edo itsasoratzeko... Hemen ikusten da bat:
http://www.flickr.com/photos/luistxo/874563240
lehengoan entzun nion bati Donostiako "altxerria" esaten halako bati, ez Donostian, baizik eta Getarian, eta termino generikotzat hartu nuen (ez naiz batere itsastarra), baina zalantza sortu zait gero
Mutrikuko batek esaten dit Intzirri esaten ote zaion han... baina zalantza duela hark ere, izen berezitzat dauka berak
Interneteko hiru hiztegitan ez dut "altxerririk" topatu. Pistarik bai?
Mila esker aldez aurretik
Luistxo Fernandez - LFernandez a bildua codesyntax.com
675 706 553 - http://www.tagzania.com
CodeSyntax (+34) 943 821 780
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago