[itzul] Altxerria?

Euskara Zerbitzua euskara a bildua getaria.org
As, Uzt 24, 09:20:37, CEST 2007


Getarian "antxirria" esaten diote aldapa zaharrari, eta berriari, beste
guztiei, "arranpla". "Antxirria" bakarra balitz bezala erabiltzen dute.

Mikel Zumarraga Luzuriaga
Euskarako teknikaria
euskara a bildua getaria.org 943 89 60 24

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Arantxa Epelde
Enviado el: martes, 24 de julio de 2007 8:58
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Altxerria?

Nire ama Getariakoa da eta askotan entzun izan dizkiot honelakoak:

"umetan antxirrian bainatzen ginen".

"Arranpala" ere erabiltzen du, baina "antxirria" untziak lehorreratu eta
itsasoratzeko arrapala berezia da.

Orion ere "altxerritarrak" badira ezta? Ez dakit honekin loturarik
izango duen...

Ondo izan.

Arantza  

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Luistxo Fernandez
Enviado el: lunes, 23 de julio de 2007 15:15
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Altxerria?


Kaian izaten den aldapa hori... untziak lehorreratu edo itsasoratzeko...
Hemen ikusten da bat:
http://www.flickr.com/photos/luistxo/874563240

lehengoan entzun nion bati Donostiako  "altxerria" esaten halako bati,
ez Donostian, baizik eta Getarian, eta termino generikotzat hartu nuen
(ez naiz batere itsastarra), baina zalantza sortu zait gero

Mutrikuko batek esaten dit Intzirri esaten ote zaion han... baina
zalantza duela hark ere, izen berezitzat dauka berak

Interneteko hiru hiztegitan ez dut "altxerririk" topatu. Pistarik bai? 

Mila esker aldez aurretik

Luistxo Fernandez - LFernandez a bildua codesyntax.com 
675 706 553 - http://www.tagzania.com

CodeSyntax (+34) 943 821 780
http://www.codesyntax.com
Azitain Pol. 3-K
Eibar E-20600  




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago