[itzul] piririka
    Xabier Mendiguren 
    xmendiguren a bildua elkarlanean.com
       
    Ast, Uzt 26, 09:51:59, CEST 2007
    
    
  
Hitz normala da niretzat, baina aldaera fonetiko asko dituena. 
Horietako batzuk baizik ez daude jasota hiztegietan: firurikan 
(Elhuyar), pirrilaka (3000). Horiez gain entzun ditudan batzuk: 
pirritaka, pirurika, pirrilka... Eta izango dira nik entzun gabekoak 
ere. Ez dakit zein izan daitekeen gomendatzeko forma batua.
X.
El 26/07/2007, a las 9:54, Aitziber Eizagirre Arín escribió:
>
>  
> Tolosaldeko pertsonei entzun diet hitz hori esaten, bueltaka ( piririka
> erori...) esateko, eta ereduzko prosan 16 aldiz agertzen da. Ordea,
> hiztegietan ez dut aurkitu. Inork ba al du hitz horren berri  edo ba 
> al daki
> zergatik ez datorren hiztegian?
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago