[itzul] ER: piririka

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ast, Uzt 26, 11:24:11, CEST 2007


HB:

firurika Ipar.

firurikatu, firurika(tu), firurikatzen. Ipar. da/du ad. 'birarazi'

Gipuzkoarron arbaso idatz-nagiei leporatu beharko zaie, eta ez Hiztegigileen
joera makurren bati, iparraldeko forma bakarrik agertzea tradizioan.

Beti izan dut susmoa goruan harila biraka aritzearen (edota antzekoen)
onomatopeia edo irudi-hotsa dela firuri/piriri. Horren peskizan nenbilela,
HBak berak areagotu egin dit susmoa, "piru" hitza "hari"ren sinonimotzat
baitakar  ("firu" ere badator, nahiz "piru" hobetsiz).

Goruetan egindakorik geratzen bada, hari galdetu behar...

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Xabier Mendiguren
Bidalia: osteguna, 2007.eko uztailak 26 09:52
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] piririka


Hitz normala da niretzat, baina aldaera fonetiko asko dituena.
Horietako batzuk baizik ez daude jasota hiztegietan: firurikan
(Elhuyar), pirrilaka (3000). Horiez gain entzun ditudan batzuk:
pirritaka, pirurika, pirrilka... Eta izango dira nik entzun gabekoak
ere. Ez dakit zein izan daitekeen gomendatzeko forma batua.

X.

El 26/07/2007, a las 9:54, Aitziber Eizagirre Arín escribió:

>
>  
> Tolosaldeko pertsonei entzun diet hitz hori esaten, bueltaka ( piririka
> erori...) esateko, eta ereduzko prosan 16 aldiz agertzen da. Ordea,
> hiztegietan ez dut aurkitu. Inork ba al du hitz horren berri  edo ba
> al daki
> zergatik ez datorren hiztegian?





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago