[itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Eka 7, 12:42:18, CEST 2007
Arazo hori inoiz "eragimeneko" erabiliz konpondu dut. Hau da, esate baterako, produktuak 'eraginkorrak' edo 'eragimenekoak' izan daitezke, 'eraginkortasuna' ala 'eragimena' duten ezaugarri.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Gotzon Egia
Enviado el: jueves, 07 de junio de 2007 11:52
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad
> Badakit alferrik samar nabilela, baina arren eta arren erregutuko nieke
> espezialista guztiei ahalik eta gutxiena lardastea (helbururik onenarekin
> bada ere) hiztegi arrunt, orokorra. Alor bakoitzeko espezialitatekoak baino
> ez diren TERMINOetan bakarrik egin ditzatetela beren egin beharrak. Eta, hor
> ere, kontuz eta tentuz, gerta bailiteke halako termino batzuk denborarekin
> hizkuntza orokorrera biltzea, eta, orduan, hobe itxurazkoak badira.
Hiztegi arrunt orokorrari ahal den gutxiena eragite aldera, maileguei
uko egin gabe, baina euskarazko hitzei ere muzin egin gabe.
Xaboiaren irudiaz.
- eraginkortasuna: xaboiak ongi garbitzen du, arropa zuri-zuri uzten du
- eragimena: xaboi gutxi erabilita, arropa asko garbitzen du, eta ondo
gainera.
Alde ona: «eragimen» hiztegi arruntekoa da (Hiztegi Batuan dago). Alde
txarra: «eraginkor» -> «eragikortasun» bikotea egin daitekeen bezala,
zail da «?» -> «eragimen» bikotea sortzea.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago