[itzul] ER: ER: eficacia, eficiencia, efectividad

amitza2 amitza2 a bildua telefonica.net
Or, Eka 8, 11:36:57, CEST 2007


Kaixo.

Goiko hitz horiek eta horiekin lotuak direla eta...

Hona Retana hiztegian datozen baliabide (inoiz erabili izandako) batzuk: 

Eragin, eragile, eragimen, eraginkor, eragintasun, eragintsu, eragintza,
eragintzadun (baita "eragintzagabe" ere), eraginzki... 

Beste baliabide batzuk: 

Indar, ondorio... eta horietatik eratorriak.

Zein zertarako, dakienak esan beharko.

T.A.




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Juan Garzia Garmendia
Enviado el: viernes, 08 de junio de 2007 9:49
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: ER: eficacia, eficiencia, efectividad

Ez zirudik hain zaila, eta ez lukek lehenbiziko kasua alderantzizko
prozedura erabiltzen dena (nominalizazioa>izenondo):

eraginkor/eraginkortasuna
eragimentsu/eragimena

Hala ere, hobeki pentsatuta, eta libre dagoenez hitza, zergatik ez
"eragintsu"?

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Gotzon Egia
Bidalia: osteguna, 2007.eko ekainak 7 11:52
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] ER: eficacia, eficiencia, efectividad


> Badakit alferrik samar nabilela, baina arren eta arren erregutuko nieke
> espezialista guztiei ahalik eta gutxiena lardastea (helbururik onenarekin
> bada ere) hiztegi arrunt, orokorra. Alor bakoitzeko espezialitatekoak
baino
> ez diren TERMINOetan bakarrik egin ditzatetela beren egin beharrak. Eta,
hor
> ere, kontuz eta tentuz, gerta bailiteke halako termino batzuk denborarekin
> hizkuntza orokorrera biltzea, eta, orduan, hobe itxurazkoak badira.

Hiztegi arrunt orokorrari ahal den gutxiena eragite aldera, maileguei
uko egin gabe, baina euskarazko hitzei ere muzin egin gabe.

Xaboiaren irudiaz.

- eraginkortasuna: xaboiak ongi garbitzen du, arropa zuri-zuri uzten du
- eragimena: xaboi gutxi erabilita, arropa asko garbitzen du, eta ondo
gainera.

Alde ona: «eragimen» hiztegi arruntekoa da (Hiztegi Batuan dago). Alde
txarra: «eraginkor» -> «eragikortasun» bikotea egin daitekeen bezala,
zail da «?» -> «eragimen» bikotea sortzea.

--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago