[itzul] soldadura de alta deposición
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Eka 12, 18:17:30, CEST 2007
> Goiko hori nola itzuli asmatu ezinik nabil.
Ez naiz gai horietan aditua, ezta gutxiagorik ere, baina irudipena dut
gaztelerazko «deposición» hori ez ote dagoen ingelesetik bide
zuzene(gi)an hartua:
en.wikipedia.org/wiki/Deposition_(chemistry)
Deposition is a term used in chemistry to describe the settling of
particles or sediment from a solution or suspension mixture, or the
production of a solid on a pre-existing surface.
Soldatzerakoan horixe lortu nahi da, hain zuzen, gai solido bat sortzea
elektrodoen bitartez (edo beste eraren batera) metala urtuz.
«Deposition» hori jalkitze adieran ulertu behar dela uste dut. Beraz,
hoberik ezean, «jalkitze handiko soldadura» (edo soldatzea) eman dezakezu.
> Testu berean Soldadura de espárragos agertzen zait,
> eta nonbaiten Esparrago erako soldadura irakurri dut. Beste
> aukerarik?
«Esparrago erako»? Ez dakit, frantsesez «soudage goujons» esaten zaio
eta ingelesez «stud welding». Hau da, ez da «halako eran» egiten den
soldadura, baizik «halakoa erabilita» egiten dena. Iruditzen zait «zarbo
soldadura» eman daitekeela.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago