[itzul] Ereduzko itzulpenak

Mikel Morris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Eka 13, 09:26:45, CEST 2007


Kaixo zerrendakideok


Jakin nahi nuke, ahal izanez gero,  zuen irudiz, itzulitako libururik  
onenak zeintzu diren. Noski, jakin badakit oso subjektiboa dela baina  
azken batean, hiru edo  adibide emanez gero, zeintzu dira, zuen ustez?

Adibidez

Ingelesetik euskarara

Nire ustez, Treasure Island  (Altxor Uhartea) delakoaren  
euskaratzaileak oso ederki itzuli zuen

Gaztelaniatik euskarara

Don Quixote ederki itzuli zen, batuaz ez bada ere.

Frantsesetik euskarara

Zabaleta jaunak Maupassant-en lanak ederki euskararatu omen zituen.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago