[itzul] responder solidariamente

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ast, Eka 14, 09:55:09, CEST 2007


Egun on:

Zordunak pertsona bat baino gehiago direnean, kode zibilaren arabera, zorrez solidarioki edo modu erkidean (responsabilidad mancomunada esaten zaio gaztelaniaz) erantzun daiteke:


a) Erantzukizun solidarioa: hartzekodunak zordun guztiei eska eskatu ahal die zorraren kopuru osoa ordaintzea.

b) Erantzukizun erkidea edo mankomunatua: hartzekoduna zordunei zorraren zati bat baino ezin izango die eskatu.

Zure kasuan nik horrela itzuliko nuke: "Subkontratistek dituzten zorrez X-ek solidarioki erantzungo du."

Ea zer deritzozun.

Zelai Nikolas


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Kulturgintza
Enviado el: jueves, 14 de junio de 2007 9:46
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] responder solidariamente

egun on

Kontrauetan maiz agertzen den espresio ere nola ematen da euskaraz?
Hona esaldia:
 X-ek responderá solidariamente de las obligaciones que asuman los subcontratistas

beti bezala, mila esker.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago