[itzul] arrunt+tzat
Inaki Luzuriaga
aizkomendi a bildua yahoo.com
Lar, Mar 3, 23:49:47, CET 2007
Mixel Labegueriek ondorengoa zioen kantu ezagun
batean; zerbait esan diezaguke tradizioko erabilerari
buruz, nahiz eta erroa "bat" izateak bihurriagoa
egiten duen gauza:
Xorieri mintzo zen
Mintzo zen errekari
Oihaneko zuhaitzeri
Ta zeruko izarreri
Mintzo zen haizeari
Xoro batentzat zaukaten
Xorieri mintzo zen
Xoro batentzat zaukaten.
--- "Berasategi Zurutuza, Joxe M." <jmbera a bildua alava.net>
wrote:
> Euskaltzaindiaren webgunean badaude erantzun batzuk
> -tzat prolatiboaren inguruan; bakarra dago, ordea,
> galdera honekin zeharkako zerikusia duena, eta duela
> 10 urte emandakoa:
>
> <<Galde-erantzunen datu-basea
> Izenburua: -tzat prolatiboa
> Galdera:
> Nola deklinatu hitzaren bukaera afrikatua denean?
> Adibidez, ardatz:
> ardatz + tzat: ardaztzat, ardatzat... ardaztako...?
> Euskaltzaindiak ez du deus esan honetaz, guk
> dakigula. Dena dela, Euskal Gramatika: Lehen
> Urratsak (EGLU), I liburukian behin agertzen da kasu
> hori idatzita. Zalantza dugu horrek berarekin ote
> dakarren gomendio-araua. Adibidea (224. or.): Jende
> zenbakaiztzat hartua bait da (sic).
> Erantzuna: Euskaltzaindiak ez du eman horretaz
> inolako araurik.
> Data: 1996
> Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
>
> Harrezkero beste erabakiren bat hartu ez bada, agian
> bertan egin zenezake galdera.
>
> Nire iritzirako, eta Gotzon Egiak ereduzko prosako
> adibideekin ondo erakutsi duenez, forma zabalduena
> eta egokiena "arruntzat" da.
>
> Hau da hau esan beharra, ezer ez esateko.
>
> Joxe Mari Berasategi
> AFAko Euskara Zerbitzua
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com
> [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de sara a bildua euskal.deusto.es
> Enviado el: miércoles, 28 de febrero de 2007 12:36
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: [itzul] arrunt+tzat
>
>
> Eguerdi on:
> Zelan eransten zaio arrunt hitzari -tzat? Googlen
> begiratuta, arruntzat
> (262) eta arruntatzat (59) topatu ditut. Badago
> araurik?
> Eskerrik asko aldez aurretik.
> Sara
>
____________________________________________________________________________________
8:00? 8:25? 8:40? Find a flick in no time
with the Yahoo! Search movie showtime shortcut.
http://tools.search.yahoo.com/shortcuts/#news
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago