[itzul] naturalistico

Antton Gurrutxaga agurrutxaga a bildua elhuyar.com
Ast, Mar 8, 09:12:20, CET 2007


Euskaltzaindiaren arauaren arabera, 'natura-interesa', 'natura interesa',
'natur interesa', baina *'natur-interesa' ez.

Bestetik, EAEko Hezkuntza Sailak argitaratutako 'Ortotipografia' lanean,
'hizkuntza', 'literatura', 'kultura' eta 'natura' hitzak hitz-elkarte baten
lehen osagaia direnean, -a ez kentzea gomendatzen da. Elhuyarren gure
aurreko irizpidea aldatu eta horrela ari gara gaur egun (beraz, guk
'natura-interesa' egingo genuke).

-----------------------------------
Antton Gurrutxaga
> ELHUYAR Hizkuntza Zerbitzuak
> Zelai Haundi, 3 Osinalde Industrialdea / 20170 Usurbil
> (+34) 943 36 30 40
> agurrutxaga a bildua elhuyar.com / www.elhuyar.org
-----------------------------------



> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
> nombre de Josu Etxeberria
> Enviado el: miércoles, 07 de marzo de 2007 16:57
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] naturalistico
>
>
> Eskerrikasko! nik ere horixe pentsatu dut, baina ez dut
> berezko hitzaren
> ezaugarririk galdu nahi, eta horregatik egin dut mota
> horretako itzulpena
> Aio!
>
> El día 7/03/07, Arantzazu <azpilla a bildua euskalnet.net> escribió:
> >
> > Googlen behin baino gehiagotan ageri da naturalistiko, euskadi.neten
> > ere bai.
> > Nik horrela utziko nuke
> > natur-interesa edo natur-garrantzia ere jarri daiteke
> agian, baina ez
> > dakit...
> >
> > El miércoles, 7 marz, 2007, a las 15:52 Europe/Madrid, Josu
> Etxeberria
> > escribió:
> >
> > > Hitz honekin moldaketa besterik ez dut egin, beste era
> batera ere esan
> > > liteke agian, baina zer deritzozue naturalistiko bezala itzultzen
> > > badut?
> > >
> > > interés naturalístico
> > > garrantzi naturalistikoa
> > >
> >
> >




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago