[itzul] Liberatorio

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Or, Mar 9, 12:28:51, CET 2007


Gai polita jarri duzu, ostiral iluntze baterako.

Nire errezeloa bakarrik ote da, ordea, batere belarriko minik ez digutela egiten gaztelaniazko pare-parekoek, "capacidad de obrar" eta halakoek, testuingururik gabe ere?

Eta "ItzuL"en gabiltzanez, ostiral iluntzerako asko falta baita, nola esaten/idazten da :-) hori euskaraz?

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: viernes, 09 de marzo de 2007 11:50
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Liberatorio


Eskerrak testuinguruari. Bestela, beste zerbait ulertuko nuke "libratzeko
eraginik ez izan" hori irakurrita, "libragarri" eskasa dela-edo.
Barka, ostirala da.
:-)

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: viernes, 09 de marzo de 2007 11:11
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Liberatorio


Gure basean nagusiki azaltzen da "no tener efecto liberatorio(el pago al
deudor)".

"libratzeko eraginik ez izan/eduki" itzuli da gehienetan, nahiz eta agertzen
den "kitatzeko"ren bat ere. Itzulinguruak ere ageri dira, "kitatu" eta
"askatu"...oinarri hartuta.

Ezertarako balio badizu...

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jrbilbao a bildua bbk.es
Enviado el: viernes, 09 de marzo de 2007 9:19
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Liberatorio



Lankide batek kontsulta egiten egin digu:

zalantza bat sortu zait, proposamen bat egiterakoan. Nola esaten da
euskeraz, erderaz AVAL LIBERATORIO bezala ezagutzen dena? Abal hauekin
lortzen dena zera da, behin maileguaren zenbateko edo portzentai bat
ordaintzen denean, abal hori automatikoki desagertzea.

Euskaltermen datorren adibide bakarra hauxe da:

 [1/1]
 Kontsulta-fitxak

 Sailkapena: Ekonomia
 eta enpresa

 eu                   kitatzeko indar

 es                   poder liberatorio    eta Googlen ez dugu ezer
                      aurkitu.





Guri bide honetatik otutzen zaizkigun irtenbideak hauexek dira, baina ez
gaituzte betetzen erabat:

"Kitatzeko abala" ; "Abal kitatzailea".

Besterik inori?  Eskerrik asko aurretiaz.

Joserra Bilbao

P Antes de imprimir este correo electrónico piense si es necesario hacerlo.
El medio ambiente también es cosa nuestra.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago