[itzul] Movilmetraje

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
As, Mar 13, 09:28:18, CET 2007


> Nola emango zenukete hitz batean goiko hori? Nerabeentzako lehiaketa bateko
> informazio, publizitate etab.ak itzultzen ari naiz. Gazteek egin beharreko
> lana telefono mugikorrarekin grabatutako film laburrak dira, gazteleraz
> "movilmetraje" jarri diete, baina euskaraz zalantzak ditut, zer iruditzen?

Gaztelerak frantsesetik hartuak ditu «largometraje, cortometraje» 
hitzak, DRAEk aitortzen duenez. Euskaraz barra-barra erabiliak diren 
arren, «luzemetrai(a)» edo «laburmetrai(a)» ez zaizkit parte onekoak 
iruditzen.

Zehazkik, Euskaltermek, Elhuyarrek eta orobat hiztegi gehienek «film 
luze, film labur» ematen dituzte horietarako (ingelesaren erara, 
«feature film, short film»), gehienera jota ere, «metraje luzeko, 
laburreko film».

Hortik abiatuta, gaztelerazko «*-metraje» erabideak ez badu lekurik 
euskaraz, «movilmetraje» beste bide batetik bilatu beharko dugu, 
nahitaez hitz bakarra lortu beharra beste ezeren gainetik jarri gabe, 
alegia. «Mugifilm», «mugilabur», «mugimetraje», «eskumetraje» eta beste 
hamaika asma daitezke, baina niri bide antzua iruditzen zait hori. 
«(telefono) mugikorrerako film», zalantza guztiak argitzen dituena.


PS: gaztelerari ez zaio dena sinetsi behar beti. Google-n bilatuta, 
«movilmetraje» eta «movil-metraje» ez dira behin ere agertzen...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago