[itzul] Movilmetraje

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Mar 13, 10:58:20, CET 2007


Bai, "artista" batzuentzat horixe da euskara: kastellano con bes. *Luzemetraia eta *laburmetraia okerrak badira, eta 'film luzea' eta 'film laburra' eman behar badira, *-metraia da txarto dagoena.

'Telefono-filma' litzateke horrekin esan nahi dena. "Mobil" jarri nahi dutela... jar dezatela; hitz bakarrean... to, Filmobila, Mo(bil)filma edo beste edozein asmakeria, baina izen bereziak izango dira, ezer ez direnak euskaraz, eta izen bereziak izatekotan eman Movilmetraje letra larriz, eta utzi hizkuntza bakean. Barre-algara galantak egingo ditugu asmakeria horiek direla eta, "artista" horien lepotik, beraiek euskararekin egin nahi duten bezala.

Bestalde, aspaldiko kontua ere bada baina telefonoa ez da mugikorra mugigarria baizik, izatekotan.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Ainara Estarrona
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 9:38
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje



Badakit ez direla inoiz "movilmetraje" horiek agertzen, hain zuzen ere,
egitasmo jakin honetarako asmatutako hitza da. Gazteek mugikorrekin
grabatutako filmak bidaliko dituzte lehiaketara eta horiei "movilmetraje"
izena jarri diete, baina ez hori bakarrik, lehiaketa hau egitasmo orokorrago
batean txertaturik dago, mobilaren inguruan antolatutako egitasmoa da eta ez
dute nahi gaztelerazko sloganak eta euskarazkoak oso desberdinak izatea, hau
da, "movil" (mobil) hitza agertzea nahi dute. Bai, badakit ez digutela
aukera askorik uzten, baina...

Mila esker denoi, 

Ainara. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Gotzon Egia
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 9:28
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje

> Nola emango zenukete hitz batean goiko hori? Nerabeentzako lehiaketa
bateko
> informazio, publizitate etab.ak itzultzen ari naiz. Gazteek egin beharreko
> lana telefono mugikorrarekin grabatutako film laburrak dira, gazteleraz
> "movilmetraje" jarri diete, baina euskaraz zalantzak ditut, zer iruditzen?

Gaztelerak frantsesetik hartuak ditu «largometraje, cortometraje» 
hitzak, DRAEk aitortzen duenez. Euskaraz barra-barra erabiliak diren 
arren, «luzemetrai(a)» edo «laburmetrai(a)» ez zaizkit parte onekoak 
iruditzen.

Zehazkik, Euskaltermek, Elhuyarrek eta orobat hiztegi gehienek «film 
luze, film labur» ematen dituzte horietarako (ingelesaren erara, 
«feature film, short film»), gehienera jota ere, «metraje luzeko, 
laburreko film».

Hortik abiatuta, gaztelerazko «*-metraje» erabideak ez badu lekurik 
euskaraz, «movilmetraje» beste bide batetik bilatu beharko dugu, 
nahitaez hitz bakarra lortu beharra beste ezeren gainetik jarri gabe, 
alegia. «Mugifilm», «mugilabur», «mugimetraje», «eskumetraje» eta beste 
hamaika asma daitezke, baina niri bide antzua iruditzen zait hori. 
«(telefono) mugikorrerako film», zalantza guztiak argitzen dituena.


PS: gaztelerari ez zaio dena sinetsi behar beti. Google-n bilatuta, 
«movilmetraje» eta «movil-metraje» ez dira behin ere agertzen...

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago