[itzul] Movilmetraje

Ainara Estarrona jibesiba a bildua si.ehu.es
As, Mar 13, 11:23:02, CET 2007


Eskerrik asko, berriz ere. 

Ea zerbait lortzen dudan...

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Miren Ibarluzea Santisteban
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 11:05
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje


Beste aukera bat: 

MUGIFILMAK 

Arraroxea egiten da, baina...

El 13/3/07 10:58, "jon-agirre a bildua ej-gv.es" <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:

> Bai, "artista" batzuentzat horixe da euskara: kastellano con bes.
*Luzemetraia
> eta *laburmetraia okerrak badira, eta 'film luzea' eta 'film laburra' eman
> behar badira, *-metraia da txarto dagoena.
> 
> 'Telefono-filma' litzateke horrekin esan nahi dena. "Mobil" jarri nahi
> dutela... jar dezatela; hitz bakarrean... to, Filmobila, Mo(bil)filma edo
> beste edozein asmakeria, baina izen bereziak izango dira, ezer ez direnak
> euskaraz, eta izen bereziak izatekotan eman Movilmetraje letra larriz, eta
> utzi hizkuntza bakean. Barre-algara galantak egingo ditugu asmakeria
horiek
> direla eta, "artista" horien lepotik, beraiek euskararekin egin nahi duten
> bezala.
> 
> Bestalde, aspaldiko kontua ere bada baina telefonoa ez da mugikorra
mugigarria
> baizik, izatekotan.
> 
> Jon
> 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre
> de Ainara Estarrona
> Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 9:38
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje
> 
> 
> 
> Badakit ez direla inoiz "movilmetraje" horiek agertzen, hain zuzen ere,
> egitasmo jakin honetarako asmatutako hitza da. Gazteek mugikorrekin
> grabatutako filmak bidaliko dituzte lehiaketara eta horiei "movilmetraje"
> izena jarri diete, baina ez hori bakarrik, lehiaketa hau egitasmo
orokorrago
> batean txertaturik dago, mobilaren inguruan antolatutako egitasmoa da eta
ez
> dute nahi gaztelerazko sloganak eta euskarazkoak oso desberdinak izatea,
hau
> da, "movil" (mobil) hitza agertzea nahi dute. Bai, badakit ez digutela
> aukera askorik uzten, baina...
> 
> Mila esker denoi,
> 
> Ainara. 
> 
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre
> de Gotzon Egia
> Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 9:28
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje
> 
>> Nola emango zenukete hitz batean goiko hori? Nerabeentzako lehiaketa
> bateko
>> informazio, publizitate etab.ak itzultzen ari naiz. Gazteek egin
beharreko
>> lana telefono mugikorrarekin grabatutako film laburrak dira, gazteleraz
>> "movilmetraje" jarri diete, baina euskaraz zalantzak ditut, zer
iruditzen?
> 
> Gaztelerak frantsesetik hartuak ditu «largometraje, cortometraje»
> hitzak, DRAEk aitortzen duenez. Euskaraz barra-barra erabiliak diren
> arren, «luzemetrai(a)» edo «laburmetrai(a)» ez zaizkit parte onekoak
> iruditzen.
> 
> Zehazkik, Euskaltermek, Elhuyarrek eta orobat hiztegi gehienek «film
> luze, film labur» ematen dituzte horietarako (ingelesaren erara,
> «feature film, short film»), gehienera jota ere, «metraje luzeko,
> laburreko film».
> 
> Hortik abiatuta, gaztelerazko «*-metraje» erabideak ez badu lekurik
> euskaraz, «movilmetraje» beste bide batetik bilatu beharko dugu,
> nahitaez hitz bakarra lortu beharra beste ezeren gainetik jarri gabe,
> alegia. «Mugifilm», «mugilabur», «mugimetraje», «eskumetraje» eta beste
> hamaika asma daitezke, baina niri bide antzua iruditzen zait hori.
> «(telefono) mugikorrerako film», zalantza guztiak argitzen dituena.
> 
> 
> PS: gaztelerari ez zaio dena sinetsi behar beti. Google-n bilatuta,
> «movilmetraje» eta «movil-metraje» ez dira behin ere agertzen...





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago