[itzul] Movilmetraje???

Ainara Estarrona jibesiba a bildua si.ehu.es
As, Mar 13, 11:49:44, CET 2007



Eta ba al da hitzik "movilmetraje" hori frantsesez, alemanez... esateko? 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Mikel Morris
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 11:28
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje???

Euskaraz nola esan behar den erabaki aurretik, nola esaten da  
ingelesez, alemanez eta frantsesez? Gezurra badirudi ere, gaztelaniaz  
ezer gutxi asmatzen da, batik-bat gauza teknologikoak. Erokeria da  
beti gaztelaniaren bitartez dena asmatzea.

Euskarak beti bigarren edo hirugarren mailako hizkuntzari begiratzen  
badio, itsumustuan eta itsumustuka, beti hirugarren edo laugarren  
mailako hizkuntza izango da.


On 07-mar-13, at 11:21, Ainara Estarrona wrote:

>
>
> Hala da bai. Haiek esaten dute "movilmetraje" gazteleraz ere asmatu  
> egin
> dutela eta ea zergatik euskaraz ezin den asmatu. Asmatu, asmatu  
> daiteke,
> baina euskararen arauak errespetatuz eta ez gazteleraren bidetik  
> asmatuz. En
> fin, azkenean uste dut "mobilmetraia" aukeratu dutela  
> "mobilmetraje" baino
> hobeto ematen dielako belarrira eta alperrik dira guk emandako aukera
> guztiak. "mobila" aukeratu dute egitasmoaren izena ere Ingurune Mobila
> delako, gazteen hizkuntzara hurbildu nahi omen dute, ez dakidana da  
> nongo
> gazteez ari diren...
>
> Ongo segi,
>
> Ainara.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]  
> En nombre
> de jon-agirre a bildua ej-gv.es
> Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 10:58
> Para: itzul a bildua postaria.com
> Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje
>
> Bai, "artista" batzuentzat horixe da euskara: kastellano con bes.
> *Luzemetraia eta *laburmetraia okerrak badira, eta 'film luzea' eta  
> 'film
> laburra' eman behar badira, *-metraia da txarto dagoena.
>
> 'Telefono-filma' litzateke horrekin esan nahi dena. "Mobil" jarri nahi
> dutela... jar dezatela; hitz bakarrean... to, Filmobila, Mo(bil) 
> filma edo
> beste edozein asmakeria, baina izen bereziak izango dira, ezer ez  
> direnak
> euskaraz, eta izen bereziak izatekotan eman Movilmetraje letra  
> larriz, eta
> utzi hizkuntza bakean. Barre-algara galantak egingo ditugu  
> asmakeria horiek
> direla eta, "artista" horien lepotik, beraiek euskararekin egin  
> nahi duten
> bezala.
>
> Bestalde, aspaldiko kontua ere bada baina telefonoa ez da mugikorra
> mugigarria baizik, izatekotan.
>
> Jon
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]  
> En nombre
> de Ainara Estarrona
> Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 9:38
> Para: 'ItzuL'
> Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje
>
>
>
> Badakit ez direla inoiz "movilmetraje" horiek agertzen, hain zuzen  
> ere,
> egitasmo jakin honetarako asmatutako hitza da. Gazteek mugikorrekin
> grabatutako filmak bidaliko dituzte lehiaketara eta horiei  
> "movilmetraje"
> izena jarri diete, baina ez hori bakarrik, lehiaketa hau egitasmo  
> orokorrago
> batean txertaturik dago, mobilaren inguruan antolatutako egitasmoa  
> da eta ez
> dute nahi gaztelerazko sloganak eta euskarazkoak oso desberdinak  
> izatea, hau
> da, "movil" (mobil) hitza agertzea nahi dute. Bai, badakit ez digutela
> aukera askorik uzten, baina...
>
> Mila esker denoi,
>
> Ainara.
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]  
> En nombre
> de Gotzon Egia
> Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 9:28
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Movilmetraje
>
>> Nola emango zenukete hitz batean goiko hori? Nerabeentzako lehiaketa
> bateko
>> informazio, publizitate etab.ak itzultzen ari naiz. Gazteek egin  
>> beharreko
>> lana telefono mugikorrarekin grabatutako film laburrak dira,  
>> gazteleraz
>> "movilmetraje" jarri diete, baina euskaraz zalantzak ditut, zer  
>> iruditzen?
>
> Gaztelerak frantsesetik hartuak ditu «largometraje, cortometraje»
> hitzak, DRAEk aitortzen duenez. Euskaraz barra-barra erabiliak diren
> arren, «luzemetrai(a)» edo «laburmetrai(a)» ez zaizkit parte onekoak
> iruditzen.
>
> Zehazkik, Euskaltermek, Elhuyarrek eta orobat hiztegi gehienek «film
> luze, film labur» ematen dituzte horietarako (ingelesaren erara,
> «feature film, short film»), gehienera jota ere, «metraje luzeko,
> laburreko film».
>
> Hortik abiatuta, gaztelerazko «*-metraje» erabideak ez badu lekurik
> euskaraz, «movilmetraje» beste bide batetik bilatu beharko dugu,
> nahitaez hitz bakarra lortu beharra beste ezeren gainetik jarri gabe,
> alegia. «Mugifilm», «mugilabur», «mugimetraje», «eskumetraje» eta  
> beste
> hamaika asma daitezke, baina niri bide antzua iruditzen zait hori.
> «(telefono) mugikorrerako film», zalantza guztiak argitzen dituena.
>
>
> PS: gaztelerari ez zaio dena sinetsi behar beti. Google-n bilatuta,
> «movilmetraje» eta «movil-metraje» ez dira behin ere agertzen...
>
> -- 
> Gotzon Egia
> gegia a bildua gipuzkoa.net
> 43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
>
>





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago