[itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ost, Mar 14, 11:06:59, CET 2007


Estetika etxe baten iragarkirako bada, nik ez dut gaizki ikusten "aldakako/izterretako zelulitisa".

Hala ere, gaztelaniaz "pistoleras/cartucheras" jarri badute, iruditzen zait eguneroko hizkerakoa hartu dutela oinarri, bezeroarengana zuzentzean.

Nire ustez erregistro kontuari gehiago erreparatu beharko genioke ItzuLeko erantzunetan.

Hizkera arruntean,Hegoaldean,"pistolerak" eta "kartutxerak" entzuten dugu sarri.

Iparraldean nola esaten zaie?

AEBetako ingeleseko irudiari lotuta, aukerarik ikusten al duzue "txalmak" bultzatzeko, nahiko basto geratzen den "bastak" albo batera utzita?

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Sergio Azkarate Beitia
Enviado el: martes, 13 de marzo de 2007 10:13
Para: Itzul
Asunto: [itzul] "Pistoleras edo "cartucheras"


Estetika etxe baten iragarkian agertu zait "pistoleras" berba.

Zelan ematen duzue euskaraz?


Sergio


GOIENA



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago