[itzul] carril bici + argitalpen baten ezaugarriak

Jon Arbizu jarbizu a bildua traducci.com
Al, Mar 19, 10:34:47, CET 2007


Kaixo, astelehen hotz eta euritsu (eta elurtsu, laster) honetan:
Azkenean, Iruñeko Udaleko itzultzaileek bidegorria deitzearen alde egin dute.
Bittorrek aipatu zuen Araba aldea oso zabalduta zegoela, baita gaztelaniaz egiten denean ere.
Bada, lehen egunean, herri euskaldun batean aldameneko mahaiako euskaldun batek "primeran dago auzoa, "carril bici" eta guzti jarri dute" bota zuen.
Bitxikeria hori alde batera utzita, zera agertu zait argitalpen baten ezaugarriak agertzen dituen orri batean:   
"2.000 ejemplares impresos en offset, sobre papel estucado ahuesado y con cubiertas de cartulina gráfica, glasofondeadas exteriormente y encuadernados en rústica".
- Ahuesado: hezurrik gabeko baino gehiago hezur koloreko izanen da, ezta?
- cubiertas de cartulina gráfica: kartoi mehe (kartulina?) grafikoko azalak? 
- glasofonadas exteriormente: kanpotik glasofonatuak?
- encuadernados en rústica: proposamenik?
Zuen laguntza aldez aurretik eskertuta,
Jon Arbizu




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago