[itzul] desintegrazio + erdi?

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Mar 20, 17:49:59, CET 2007


Energia hiztegi entziklopedikoan (http://www.eve.es/energia/index.html) honela eman genuen:
--------------
eu: erdibizitza; semidesintegrazio-periodo; desintegrazio-periodo
es: periodo de desintegración; período radiactivo; período de semidesintegración; semivida radiactiva
en: half-life; half-life period; radioactive half-life; decay periodity
fr: période de demi-vie; demi-vie; période radioactive; désintégration période

Substantzia erradioaktibo baten atomoen erdiak desintegratzeko behar den denbora.
--------------

Harekin batera erabili ohi den beste kontzeptu bat ere bada:
--------------
eu: batez besteko bizitza
en: mean life; average life
es: vida media
fr: vie moyenne

Substantzia erradioaktibo baten atomoak desintegratzeko batez beste behar den denbora. Erdibizitza baino 1,4142 aldiz handiagoa da.
--------------

Ongi izan, Patxi.

Alfontso

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Patxi Angulo
Enviado el: martes, 20 de marzo de 2007 17:00
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] desintegrazio + erdi?


Kaixo, Alfontso:

Testu batean elementu baten masaren desintegrazioaz hitz egiten dute;
geroago, masaren erdia desintegratzen dela diote eta horri
"semidesintegración" deitzen diote.

Nola emango zenuke hori euskaraz?

Euskaltermek "semidesintegrazio" dakar.

Mila esker

Patxi Angulo




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago