[itzul] Revista mensual, trimestral, cuatrimestral

alfon a bildua elhuyar.com alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Maiatza 3, 19:08:11, CEST 2007


Nire ustez, zilegia da <hiruhilabetekari> eta <lauhilabetekari> erabiltzea.

Gure hiztegian, adibidez, <lauhilabetekari>, <hiruhilabetekari> eta
<seihilabetekari> sarrerak ditugu <publicación
cuatrimestral/trimestral/semestral> ordainekin.

Eta Hiztegi Batua ere bide horretatik doa. Adibidez, <bihilabetekari>,
<bihileko> eta <biurteko iz. Sin. bienal> sarrerak sartu dituzte bigarren
itzulian ('e' letraraino iritsia da, gaur arte, bigarren itzulia).

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

> Egunkaria eta hilabetekaria esaten dugun bezala, zilegi da
> hiruhilabetekaria eta lauhilabetekaria erabiltzea edo lau hilabetean
> behin argitaratzen den aldizkaria erabili beharko nuke?
>
> Xabier Pascual Jimenez
>
> Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
> Eusko Jaurlaritza
> 945 01 90 56
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago