[itzul] business class
Joxe Mari Berasategi
jxmbera a bildua telefonica.net
Or, Maiatza 4, 18:46:17, CEST 2007
Egia da 'business class' ingelesez, bere horretan uzteko joera zabalduta
dagoela. Dena den, uste dut joera horren barruan "class" hitza ere itzuli
gabe uzteko joera dela nagusi.
Gainera, frantsesez "classe affaire" eta "première classe" ere ikusi
ditut:'Trouvez et réservez ici vos billets d’avion en ligne, en classe
affaire ou en première classe'
Ingelesez ere erabiltzen da "first class" testuinguru horietan: 'What are
the different types of International First Class seats?'(ikus motak hemen:
http://www.seatguru.com/charts/intl_first_class.php)
Beste klaseak, 'business' ez denak, ere izen bat baino gehiago izan dezake:
"economy class" ikusi dut, baina Fermin Muguruzak "business class or tourist
class" kantatzen du.
Beraz, zilegi izan liteke euskaraz ere itzultzea. Nola?
'Lehen klasea'? Uste dut erabilera jasorako balio duela, eta gainera
abantaila du: 'bigarren klasea' erraz ateratzen da, eta, hegazkinerako ez
ezik, banaketak garraio bide orotarako balio lezake.
Eta Hegoaldeko erabilera arrunterako, oraindik 'primeran' eta 'segundan'
ezta?
Pasa primerako asteburua!
Joxe Mari Berasategi
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Xabier Mendiguren
Enviado el: viernes, 04 de mayo de 2007 16:53
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] business class
Nik uste ez dela itzuli behar, edozein hizkuntzatan ari garelarik ere
bere horretan uzten baita, ingelesez.
X.
El 04/05/2007, a las 16:44, Edurne escribió:
> Ez dakit inor lanean ariko den, baina badaezpada bota egingo dut.
> Hegaldi baten testuinguruan, itzuli al duzue inoiz?
> Lehentasunezko klase? Hoberik?
> Eskerrik asko, 1000 baino gehiago
> Edurne
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago